Euskara zerbitzua

Uribe Kostan Euskara Zerbitzua zerbitzu mankomunatua da. Hots, euskarari dagozkion alor guztiak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eraginpean daude.

Euskara Zerbitzua 1997. urtean jaio zen.

Gaur egun, Euskara Zerbitzuaren bi arloak, itzulpengintza arloa eta normalizazio arloa, 5 langilek osatzen dute: 4 teknikarik eta itzultzaile batek.

 

Eginkizunak

Hizkuntza normalkuntzarako zerbitzua

  • Euskara Sustatzeko Ekintza Plaa (ESEP) prestatu eta garatzea. Plan horren bitartez, euskararen erabilera areagotzeko hainbeste ekimen (kultur emanaldiak, gurasoentzako ikastaroak, umeentzako ekintzak, kanpainak, diru-laguntzak, tailerrak, hizkuntza arloko lanak,  ipuin lehiaketak, udalekuak...) landu eta gauzatzen dira herriz herri. . Udal bakoitzak eta Mankomunitateak berak ere zeinek bere ESEP du.
  • Udalen erabilera planak prestatu eta garatzea. Plan hauen helburua da udal administrazioen barruko erabilera suspertzea, eta horretarako, hainbat helburu jartzen dira udal bakoitzeko.  Horren barruan kokatzen da langileen eta lanpostuen hizkuntza eskakizunen gaineko kontrola.
  • Mankomunitatea osatzen duten udalen euskara aurrekontuak proposatu, kudeatu eta egikaritzea. Udalek, ESEP dela eta, lankidetza hitzarmen baten bidez, Mankomunitateko Euskara Zerbitzua elkarbanatzen dute, eta euskararen inguruko kudeaketa osoa gure zerbitzuaren bidez egiten da.
  • Hizkuntza aholkularitza eskaintzea mankomunatutako udalei.
  • Euskararekin zerikusia duen edozein gai, oro har.

Euskara sailak, bere jarduera egiteko, Mankomunitateko ohiko baliabideez gain, Bizkaiko Foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasotzen ditu.

Itzulpen zerbitzua

  • Mankomunitatea ostazen duten  udalen administrazio agiriak itzuli edo zuentzea, berezko baliabideak zein kanpoko zerbitzuak erabiliz.
  • Hizkuntza aholkularitza  eskaintzea mankomunatutako udalei.
  • UEMA

Albisteak